Larraungo Haranaren Armarria
Castellano | Web mapa
Hasiera: Zerbitzuak > Etxeen izenak euskaraz jartzeagatik dirulaguntza

Zerbitzuak

Etxeen izenak euskaraz jartzeagatik dirulaguntza

Gure etxeen izenen errotuluak euskaraz jartzeagatiik dirulaguntza eskatzeko epea zabalik dago.

Dirulaguntza jaso ahal izateko etxea Larraunen edo Lekunberrin egotea, izena euskalduna izatea eta 2005ean laguntza jasoa ez izatea ezinbesteko baldintzak dira.

Eskaerak egiteko azken eguna 2006ko ekainaren 30a izanen da, eta dirulaguntza jaso ahal izateko agiriak 2006ko abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira Euskara Zerbitzuan: Larraungo Udaletxean, goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara.

Informazio gehiagorako hots egin Euskara zerbitzuko telefonora: 948 504400

Larraungo Udala | Aralar, 5 - 31870 - LEKUNBERRI - LARRAUN (NAFARROA)
Tfnoa.: 948 504 207 | Faxa: 948 504 132 | E-posta: info@larraun.com
Lege Oharrak. Datuak babesteko politika