![]() |
| Castellano | Web mapa | Harana |
![]() |
ArruitzArruitzMugirotik joanda autobiaren gaineko zubia igarota, edo 123 irteera hartuta, Mugiroko Bentan, Arruitzeko errepidea hartu behar da. 110 biztanleko populazioa lautadan banatuta dago eta muino txiki batean San Kristobal eliza dago, 1200. Urte inguruan eraikia eta estilo protogotikokoa. Portada gotikoa du eta XVI. mendekoa den parrokia-etxearekin multzo ederra osatzen du. Gainontzeko etxeak herriaren behealdean banatzen dira. Etxe eder armarridunak topa ditzakegu, gehienak XVIII. mendekoak. Garai bateko gesalak ongi aski jasota daude toponimian: Gesalazarra, Gesalalde edo Gesalaldeko bidea. Udalbarrutian, San Migeltxo gainaren jaitsiera hasten den bihurgunearen ezkerraldera, Santa Luzia baselizaren kokapen berria dago; autobiaren ibilbideak eraginda, bertara eraman behar izan zen.Plazaola Partzuergo Turistikoa-tik lortutako informazio eta argazkiak |
|
| Larraungo Udala | Aralar, 5 - 31870 - LEKUNBERRI - LARRAUN (NAFARROA) Tfnoa.: 948 504 207 | Faxa: 948 504 132 | E-posta: info@larraun.com Lege Oharrak. Datuak babesteko politika |