Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Plazaolako Partzuergo Turistikoa

Plazaola Partzuergo Turistikoaren Aurkezpena

Plazaola Partzuergo Turistikoa 1994. urtean sortu zen. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta entitate publikoek eta elkarte pribatuek (turismo arloko enpresariek batez ere) osatzen dute. Elkarte honen helburu nagusia eskualde honetako garapen turistikoa da.

Lan eremua honako bailara hauek osatzen dute: Araitz, Areso, Basaburua, Betelu, Larraun, Leitza, Lekunberri eta Ultzama. Gaur egun, 2005 urtea, 35 herri dira partzuergoko kide, osotara 11.000 biztanle. Bazkide pribatuak 115 dira. Arlo ezberdinetako enpresak dira: ostatu hartzekoak, kanpinak, aterpeak, landa etxeak eta apartamentuak. Jatetxeak, tabernak, erretegiak, sagardotegiak, artisauak, dendak eta aisialdi elkarteak.  Guzti horietatik 14 dira Larraun bailarakoak.

HELBURUAK

Honako hauek dira partzuergoaren helburuak:

  • Eskualdeko garapen turistikoa garatu, kudeatu eta sustatzea. Oinarria, Plazaola Natur Bidea da, honek osatzen baitu partzuergoaren jarduera eremuaren ardatza.
  • Partzuergoa osatzen duen eskualdeak dituen baliabide turistikoak kudeatzea.
  • Turismo zerbitzuak eta azpiegiturak sortzeko beharrezkoak diren lanen garapen egokia kontrolatzea.
  • Eremu pribatutik eta publikotik jasotako proposamenak koordinatzea.
  • Bailaren eta eskualdeen kultur giroa eta natur eremua zainduko duen turismo mota garatzeko beharrezkoak diren azterketak egitea, eta horretarako behar diren erabilpen neurriak eta kudeaketa arauak ezartzea.
  • Turismoan egiten diren jarduerak edo inbertsioak diruz laguntzeko, elkarte pribatu eta publikoek, egiten dituzten proposamenak laguntzea.

AZPIEGITURA

Gaur egun Plazaola Partzuergo Turistikoa Lekunberriko Plazaola Geltokian kokaturik dago. Geltokia 1998. urtean egokitu zen eta partzuergoak kudeatzen du. Gauza ezberdinetarako erabiltzen da:

Beheko solairua:

  • Turismo bulegoa: eskualdekoa. Partzuergoak kudeatzen du. Nafarroako Gobernuko Turismo Sailetik laguntza izaten da.
  • Artisauen denda: bazkideak diren artisauek egindako produktuak salgai.

Lehenengo solairua: bulego ezberdinak eta bileren gela

  • Plazaola Partzuergo Turistikoaren kokalekua.
  • Cederna-Garalur Garapen Agentziaren bulegoa.
  • "Bitarte" Lan Orientabide Zerbitzuaren bulegoa.
  • " Astizko Kobazuloak" elkartearen  bulegoa.

Bigarren solairua:

  • Proiekzio gela: eskualdeari buruzko DVDak.
  • Herri kirolari buruzko erakusketa.

LANGILEAK

  • Maitena Ezkutari, kudeatzailea
  • Asun Arribillaga, administraria
  • Ana Andueza, Turismo Bulegoko teknikaria
  • Yolanda De Carlos, ordezkapenak eta oporrak

 


Plazaola Partzuergo Turistikoa
Plazaola kalea, 21
31870, Lekunberri
Tel.: 948 507205 / Faxa: 948 507 333
plazaola@plazaola.org   - www.plazaola.org