Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Irurtzungo Eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Zer da?
Biztanleriak dituen gizarte beharrei erantzuteko zerbitzua, eta Nafarroako Gizarte Zerbitzu Sistemaren sarrera.

Nori dato zuzendua?
Irurtzungo osasun eskualdeko biztanle guztiei.

Zein da bere helburua?
Biztanleen bizi-kalitatea hobetzea da bere helburu nagusia. Arazo berriak ez sortzeko prebenzioa egiten da, biztanle guztien bizimodua hobetuz, erraztuz eta arazoei aurre egiteko neurriak hartuz.

Noren ardura da?
Eskualdeko udal guztiek elkartuta sortutako Mankomunitatearen ardura

Nortzuk gara?
Administraria Hezitzaileak Famili langileak Gizarte langileak

Nola jarri gurekin harremanetan?
Aurretik hitzordua eskatu beharra dago.
Gure telefonoa: 948-600-694
Gure helbidea: Trinitate kalea 24, Irurtzun.
Gure e-posta: ssbirurtzun@infolocal.org 
Gure bulegoak Irurtzunen badaude ere, eskualde guztian eskaintzen zaio arreta jendeari.

Zer eskaintzen du?

Harrera eta orientazioa
Zonaldeko biztanle guztiei dago zuzendua. Gizarteari buruzko gaiei lotutako informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen du eta personen bizi-kalitatea hobetzea du helburu.

Gizarteratzeko laguntza
Gizartean oztopo pilaketen ondorioz zenbait arlotan parte hartzerik ez dutenen pertsonei zuzendutako programa da. Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntza pertsonala, formakuntza eta lan esperienzia eskaintzen zaizkie.

Familiei, gazteei eta umeei arreta
Gazteen arloan prebenzioa eta arrisku egoerei aurre egiteko zenbait ekintza burutzen dira, osasunaren sustapenerako.
Familiek dituzten arazoei aurre egiteko laguntza eskaintzen da, baita gurasoek behar dituzten informazioa eta heziketari buruzko orientazioa ere.

Norbere kasa moldatzeko arazoak duten pertsonei laguntza
Etxean bere kabuz moldatzeko zailtasunak dituztenek, laguntza pertsonala eta psikosoziala eta etxeko lanak egiteko laguntza jaso dezakete. Pertsonak beren etxeetan gelditzea eta autonomia maila handitzea du helburu programa honek.