Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Barnekoetxe Ostatua

Barnekoetxe Ostatua

Aktibitatea: Alojamiento
Kontzejua: Aldatz
Helbidea: San Martin, 26
PK: 31878
Telefonoa: 948 604 687
Fax:
Email: barnekoetxea@ya.com
Web:
Foto

Barnekoetxea jatetxea Aldazko eraikin batean kokatua dago, XIX. mendetik ostatu izan duguna. 95. urte inguruan, egungo jabeek, Bea Blas eta Rober Moreno, jatetxea  ireki zuten, eta hauen asmoa genuen bisitariek betiko jateko modua dastatu ahal izatea. Udazkenean, neguan eta udaberrian asteburuetan zabaltzen da, ostiraletik igandera; udako denboraldian, aldiz, asteazkenetik igandera zabaltzen dute. Jantokia leihoetatik sartzen den argiarekin argiztatzen da, eta 40-50 lagunentzako lekua dauka. Tarteka ekitaldiak antolatzen dira bertan, hala nola musika kontzertuak, bertso afariak, antzerki saioak, …

Ostatua 200 urteko etxetzar handia dugu. Bi solairuk eta ganbarak osatzen dute. Beheko solairuan jantokia, eta komunetara eramaten gaituzten eskailera batzuk. Egurrezko habe handiek sendo eusten badiote etxeko egiturari, Ferra eta eguzki lore banak apaintzen dute etxeko ataria. Behin barrura sartuta, barra bat topatuko dugu. Bertan, eguerdi aldera, bazkal aurretik edariak eta bazkal-aurrekoak ematen dira, bestea beste kroketak, txistorra edo urdaiazpikoa. Altuera erdiko horma baten gainean lore sorta hostotsudun ontzi bat dago zintzilik, honek mugatzen ditu barra eta barnealdea. Barruko aldean topatuko ditugu jantokiko egurrezko  mahai eta aulki zaharrak. Jangelaren amaieran tximinia batek giroa berotzen ditu neguko egun hotzetan.

Antzina, beheko solairu honetan korta genuen, animaliek babes hartzen zuten bertan. Lehen solairuan bazkariak eskaintzen ziren eta aterpe ematen zitzaion jendeari. Gaur egun, ostatuan barreiaturik topatuko dituzu argazki koadroak, garai hartako zuri-beltzeko uneen bilduma. Nola ez, ostatua bera antzinako, egungo eta etorkizuneko lekuko dugu, bertan hartu baitu era guztietako jendeak jana, atsedena eta aisialdia.