Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Mendukilo lezezuloa

Mendukilo lezezuloa

Kontzejua: Astitz

Helbidea: Ctra NA7500 Lekunberri-Madotz
PK: 31879
Telefonoa: 948 39 60 95 - 608 623 604
Email: mendukilo@mendukilo.com
Web: www.mendukilo.com

 

Nondik joan: NA-7500 errepidea, Lekunberri-Madotz

Deskripzioa: Orain arte espeleologo eta abenturazale gutxi batzuen eskura zeuden Aralarko erraiak, uztailatik aurrera edonoren esku jarriko ditu Astitzko Mendukilo leizeak.

Astitzko Kontzejuaren herri lurretan kokatua dagoen leize hau, mendeetan zehar mendi ukuilu gisara erabilia izan da. Baina aurtengo udatik aurrera, erabilpen berri bat izango du, bisitariak jasotzeko moduan atondu baita. Lur azpiak dituen berezko zailtasunak edonori errazteko asmoz, zaldain flotakor, argiztapen berezi, multimedia eta bozgorailu sistemez hornitu da leizea. Honela, ibilbidea bere kasa bi pisu igo eta jaitsi ditzakeen edonorentzat egokituta dago. Bisita guztiak zonaldeko giden laguntzaz gauzatuko dira, gehienez 20 pertsonaz osatutako taldeetan. 50 minutuko iraupena izango duten bisita hauetan hiru gelaune ikusteko parada izango da:

Artzainzulo: sarrerako gela izanik, argi naturala iristen da eta bere bolumen itzelari esker nahiko argiztatua egoten da. Gela honetan lehen formazio geologiko xumeak ikusiko ditugu. Gelaunearen amaierara iristean, Jentileioko tutuan sartu gara eta 28m jaitsi ostean kobaren erraietan izango gara. Hartz Zuloan gaude eta gela honek banatzaile gisara jokatzen du, bertatik gainontzeko gelaunetarako sarrera baitago. Laminosin: gelaune honen ezaugarri nagusia, formazio geologikoen aniztasun eta kopuru itzela da: estalaktitak, estalagmitak, gourgs-ak…non nahi gertu-gertutik ikusiko ditugu.

Herensugearen Gotorlekua: bisitatuko den azken gelaune honen ezaugarri bereizgarria bere bolumen itzela da (60m-tako luzera eta zenbait puntutan 20m-tako altuerara iristen da). Bertatik berriro ere lur azalerantz abiatuko gara, kobazuloaren ahoan bisitari amaiera emanaz.

Bisitaren osagarri gisa eta irteerari ahalik eta etekin gehien ateratzearren, harrera etxe bat eraiki da leizearen kanpoaldean. Bertan, ikus-entzunezko gela, esposatze gunea, taberna, komunak eta denda xume bat ezarri dira. Ikus-entzunezko gelan 15 minutuko dokumental bat ikusteko parada izango da, Aralarko mendizerra oinarritzat harturik, lur azpirako eremuaren ezaugarriak plazaratuko dizkiguna. Esposatze gunea, lur azpia balitz bezala girotu da maketa-dekorazio baten bitartez. Bertan, koban ikus daitezkeen formazio geologiko ezberdinen aniztasuna ikusteko aukera izango dugu.


Mendukiloko leizea irrikitan dago bere altxorrak erakusteko.
Ikusi, ikasi, gozatu eta errespetatu.

Ibilbideak: Udako ordutegia: 10:30h-13:30h (azken sarrera)
15:30h-19:00h (azken sarrera)

Sarrerak: 30 minuturo. Taldeko 20 bisitari gehienez. Sarrera tiketak, bisita hasi baino 15 minutu lehenagorarte eros daitezke.

Sarreren prezioa:

  • Helduak: 8 €
  • Haurrak(4-10 urte): 6 €
  • Jubilatuak: 6 €
  • Taldeak (20 baino gehiago): 6 €
  • 4 urte baino gutxiagokoek Dohainik