Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Ibilibidea: Larraun - Basaburua

Ibilibidea: Larraun - Basaburua

Kontzejua: Iribas

 

Deskribapena: Lekunberritik San Migelerako bidean, lehen bidegurutzean ezkerraldera hartuko dugu Iribaseraino. Sarreran aparkalekua eta informazio ohola izanen ditugu. Uraren bideska: 5 km.ko paseo atsegina; Ertzilla ibaiaren iturburua, hobian nola sartzen den eta azalera berriz ateratzen ikusiko dugu, Larraun izena duela.

Artisauak:

  • Etxarri: Bikain gaztandegira bisita gidatua. Gazta eta mamiaren prozesuak ezagutuko ditugu.
  • Beruete: Txaseneko Borda eta Behekoetxea Sagardotegira bisita gidatua. Sagardo garaian (ilbeltza-apirila) sagardotegiko menua dastatzeko aukera: bakailu-tortilla, txuletoia, gazta, intxaurrak eta irisagar-gozoa.

Jarduerak: Baraibarko "Aralar" zalditegiak zaldiak alokatzea; Aralarren bertan edo Natur Bidea gozatzeko beste aukera bat.