Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Taxi Jaia

TRAFIKO ISTRIPUEN PREBENTZIO KANPAINA

 

1.- TAXI JAIA

 

2000urtean Sakanan “Jai busa” jartzen da martxan eskualdeko Gizarte Zerbitzuetatik.

Zerbitzu hau Lekunberriko gazteek ere erabiltzen dutela ikusirik, bertan martxan jartzea erabakitzen da.

 

► Hasiera batean Jai busa Lekunberrira zabaldu zen bi urtez ( Altsasu, Etxarri eta Irurtzun).

2004 urtean beharrak ikusita, zerbitzua aldatzen da eta Lekunberrira moldatzen da formato berrian; TAXI JAIA.

Duela bi urte zerbitzua Larraungo herrietara ere irekitzen da.

 

ZERGAITIK TAXI JAIA?

- Asteburuetan zenbait gazte alkohola eta beste sustantzia batzuk kontsumitzen dituzte, uda partera kontsumo hauek haunditzen direlarik.

- Uda partera herrietako jaiak ospatzen dira eta honek suposatzen du gazteak herri batetik bestera mugitzen direla.

             Guzti honengatik auto istripu prebentzio kanpaina martxan jartzea erabaki genuen.

 

HELBURUAK:

-Auto istripuen jaitsiera.

-Jai baten ondoren etxera bueltatzeko baliabideak erraztea.

-Gazteengan arduratsu izatearen garrantzia bultzatzea.

 

NON ETA NOIZ?

Taxi jaia Lekunberritik ateratzen da Irurtzun eta Leitzako jaietara.

 

Taxiaren geltokia, frontoi ondoko markesinan izango da.

Irteera ordua: gaueko 12etan

Itzulera ordua: 3, 5 eta 7 etan.

Kostea: bidai bakoitzak 1´5 €.

 

 

NORI ZUZENDUTA?

Printzipioz programa 18-30 urte bitarteko  zonaldeko gazteei dago zuzendua baina irikita dago zonaldeko pertsona helduei.

 

 

ZERBITZUAREN BALORAZIOA

 

Inkestaren arabera gazteak oso pozik daude zerbitzuarekin

Proposamenak: leku gehiagotara egotea.

                             Dohain izatea.

Inkestak dio gazteak kotxean eta taxian mugitzen direla jaietan. Gutxi batzuk gurasoekin mugitzen dira.

 

► Orokorrean gazteek egiten duten erabilera oso ona da eta hau eskertzekoa da, oso garrantzitsua delako,  zerbitzuak irauteko.

 

2.- ALKOHOLIMETROEN BANAKETA

 

  • Zonaldeko herriko festetan alkoholimetroen banaketa egiten da sentsibilizazio kanpaina barruan.
  • Bajera, gazteen lokaletan, txoznetan… ere banatzen dira eta nahi izanez gero, eskatu lasai, Gizarte Zerbitzuetara.
  •  Zein da bidali nahi dugun mezua?

kontsumo guztiek arrisku bat dute, edan behar baduzu ez hartu kotxea, alternatibak bilatu, garraio publikoak hartu, lagunekin txandatu gidatzen duenak ez edateko

  •  Adin txikikoentzat: gidaria mozkor badago ez igo.

 

Antolatzaileak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzua,   Lekunberri eta  Larraungo   udaleen laguntzarekin.