Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Maratón Plazaola 2019

 “PLAZAOLA NATUR BIDEA, 2019” IV. MARATOIA, XIII. MARATOI ERDIA ETA AURTEN
BERRIA DEN 10K PROBETAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNAK

Irailaren 15an, igandean, ospatuko dira hiru probak. Izena emateko epea, hilaren 13an bukatuko da.

Plazaolako bide berdea eta Lekunberri, Leitza eta Andoainen arteko paregabeko paisaia hiru proba hauen “jokalekua” izango dira. Izan ere, honakoa dugu proba hauen ezaugarri nagusia: ibilbidea, ia ia bere osotasunean, Plazaolako bide berdean zeharrekoa da. Hain zuzen ere, orain 65 urte Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen zituen izen bereko trenbideak bezala, bide berdeak ere bi lurradeak lotzen ditu.

Kirol proba hauen sustatzaileak Plazaolako Partzuergo Turistikoa eta Andoain Udala ditugu. Bi proba horien antolaitzailea bestalde, Divesport (www.diversport.es) enpresa kataluniarra dugu, esperientzi handikoa eta “Maratón Vías Verdes (www.maratonviasverdes.com)” produktuaren sortzailea. Proiektu honi lotuta, gaur egun, beste 3 maratoi antolatzen ditu Bide Berde desberdinetan (Castellón, Girona eta Madrid). Proiektuak,2015ean Europa mailako saria jaso zuen “ Kirol produktu turistiko gisa Bide Berdeetan” Namurren (Belgika).

10 kilometroko proba: 2019ko nobedadea

Aurten, nobedade bezala, 10 kilometroko proba izango dugu. Distantzia hau gero eta ezagunagoa da korrikalarien artean, 21K eta 42K-koak baino “errezagoa” baita.

Berez, distantzia egokia da running jardueran hasi, eta distantzia handiagotan parte hartzen ausartzen ez direnentzako. Kasu honetan, helburua “lorgarriagoa” da, korrikalariak gisan, esperientzia hartuz joango direlarik. Horrela, Plazaola Natur Bidea maratoiak beste publikoetara egokitzen du bere eskaintza, proba handietan esperientzia ez duten korrikalariak erakarri nahian. Lasterketa mota hau, hasiberrientzako batez ere,erresistentziakoa da, abiadurakoa baino. Bestalde, distantzia egokia da ere korrikalari esperientziadunentzat, entrenamendu eta beste probak prestatzeko lagungarria baita.

Inskripzioak www.maratonviasverdes.com orrialdean

Izena emateko epea, irailarenn 13an bukatuko da, eta www.maratonviasverdes.com web gunean egin behar da.

Hain zuzen ere, irailaren 7a baino lehen izena emango dutenek, asteburu honetan bertan dortsala hartzeko aukera izango dute egokitutako dendetan (ikusi web orrialdean). Gainontzekoek irailaren 14an, larunbatean,18:00etatik 20:30era, Angoaingo “Goiko plazan” hartu beharko dute dortsala; edo, hiru proben egun berean ere, 06:30etik 07:30era, hartzeko aukera izango da.

42, 26 eta 10 kilometro

Irailaren 15an, igandean, izango dugu hitzordua, ohiko bi probetan aurreko urtetako ibilbidea errepikatuko delarik. Hau da, Maratoia Lekunberritik abiatuko da eta 42 kmren ostean Andoainen amaituko da, Erdi Maratoia aldiz, Leitzatik ere irtengo, zertxobait luzatuz distantzia 26 kmra denera, Andoaingo plazara iristeko.

10 kilometroko proba Andoaingo Goikoplazan hasiko da, eta ibilbide zirkularra egin ondoren, bide berdea barne, Goikoplazan bertan izango du amaiera.

Ibilbidearen berezitasunari esker gure Bide Berdea estatu mailan berdingabea bihurtzen da. Paisaiaren edertasuna eta ikusgarritasunak, inguruko herrien xarma, zeharkatzen diren haibesteko tunelak eta parte hartzaileek jasotzen duten bertako herritar eta bisitaien animoengatik, horiek guztiagatik, hain berezia da kirol proba hori. Arlo teknikoari dagokionez antolatzaileek ondorengo gomendio nagusiak ematen dituzte:

  • Ibilbidea lineala eta beherantzakoa da.
  • Asfaltoko zapatilak eramatea gomendatzen da (bide-zorua lur konpaktatukoa da, eta oso laua.Beraz, ez dira "trail"-eko zapatilak eraman behar)
  • Solido eta likidoen anoa-guneak izango dira, 5 kilometro bakoitzeko.
  • "Frontala" eraman behar da (tunel luzeenak argiztatuta badaude ere, frontala eramatea
    komenigarria da)
  • Probetarako Larrialdi-Plana dago.

Probak Nafarroako Gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Basquetour- Eusko jaurlaritza, Andoain, Leitza, lekunberri eta Larraungo udalak, Araitz Kirol Mankomunitatea, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberri KIROLMANKen babesa du.

Lekunberri 2019ko irailaren 2a