Esta web usa cookies

Larraungo Harana

ContrataciĆ³n Cocinero

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA. JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN GARBIKETA LANAK EGINEN DITUEN SUKALDARIA KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:

Lanbide maila: Sukaldaria

Lekua: Lekunberri Larraun eguneko zentrua.

Ordutegia: Lanaldi partziala. Lan ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 16:00etara izanen da. Kontratua 6 hilabetekoa izango da luzatzeko aukerarekin.

Lan hitzarmena: Mendeko Pertsonendako Arreta-zerbitzuen eta Autonomia Pertsonala sustatzeko garapen-zerbitzuen Estatuko hitzarmenean ezarritakoa.

Soldata: Hitzarmenaren araberakoa.

Lan-eskaintzaren funtzionamendua:

Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:

  • Egunero erosketak egitea.
  • Errezeta guztiak prestatzea, betiere, menuaren  eta ezarritako kantitate, produktu eta materialen arabera
  • Sukaldeko materialak eta lokalak zaintzea.
  • Jakien kalitatea eta erabiltzaileen asebetetzea zaintzea.
  • Zentroko garbiketa egitea: sukalde, komunak, gelak, bulegoak…

Ezinbestekoak:

  • Sukaldari gisa esperientzia duela frogatzea.
  • Talde-lanetan aritzeko gaitasuna eta borondatea izatea.
  • Erabakiak hartzeko eta planifikatzeko ahalmena izatea.
  • Euskara: maila altua ulertzeko eta hitz egiteko.
  • Elikagaien maneiatzaile karneta.

Baloratuko da:

  • Sukaldaritzako erdi-mailako titulua.
  • Ekimena eta adintsuekiko sentsibilitatea duen pertsona izatea, eta diskrezio, enpatia, asertibitate eta jendetasuna izatea eta egoten jakitea.
  • Zonaldekoa izatea: Lekunberri / Larraun
  • Elkarrizketa pertsonala: Euskaraz egingo da.

 

Aurkezteko epea: 2019ko irailaren 13a arte.

Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:

  • Lekunberriko Udala. Alde Zaharra, 41. Lekunberri.
  • Larraungo Udala. San Francisco 35, Mugiro.
  • E-posta: cdlekunberrilarraun@gmail.com
  • Telefonoa:  948.980437 / 616397044 Silvia