Esta web usa cookies

Larraungo Harana

2 lanpostualdi deialdia

Hezkuntza eta aisialdiko jarduerak egiteko 2 lanpostualdi

Deialdia, irurtzungo gaztetxokoan hezkuntza eta aisialdiko jarduerak egiteko 2 lanpostualdi baterako betetzeko lan poltsa osatzea bermatuko duena

 

Oinarria.Xedea

1.1. Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat osatzea GAZTETXOKOn 12 eta 15 urte bitarteko gaztetxoentzako hezkuntza- eta aisialdi-jarduerak egiteko. Hautatzen diren monitoreak aldi baterako kontratatuko dira, lan araubidean.   Udalaren ekimena da, eta sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutea du helburu.

Lan-poltsa bat osatuko da ezarritako baldintzak bete eta egindako hautapen-probak gainditu dituzten izangaiekin. Zerrenda hautapen-probetan ateratako puntuazioaren hurrenkerari jarraikiz osatuko da.

Zerrenda hori erabiliko da urtean GAZTETXOKOn programatzen diren hezkuntza- eta aisialdi-jarduerak gauzatzeko, baita honako hauetarako ere: laneko bajak aldi baterako betetzeko; oporrak, baimenak eta lizentziak egiteko eta beharra dagoenean, zerbitzua indartzeko…Horrelako kasuetan, kontratazioa zer lanpostutarako egiten den horretara egokituko da kontratua.

1.2. Eskatutako euskara maila ez duten izangaiek euskara proba egin beharko dute, baita elkarrizketa pertsonala ere. Era berean, izangaiak aurkeztutako merituak baloratuko ditu epaimahaiak (prestakuntza eta esperientzia baloratuko dira).

1.3. Oro har, lehendabiziko kontratuak abendutik maiatza arte iraungo du, biak barne (lehenbailehen egin behar da).

1.4. Gaztetxokon bi monitore egongo dira eta hilean hiru asteburutan txandaka lan egingo dute. Lanaldia partziala izango da eta zerbitzuaren beharretara egokituko da. Administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

Oro har, hilean 40 ordu lan egin beharko dituzte, honela banatuta:

  • Ostirala: 17:00etik 22:00era.
  • Larunbatean: 17:00etik 22:00era.

Ordu horiei jarduerak prestatu eta zerbitzua koordinatzeko astean sartzen dituen orduak gehitu beharko zaizkie.

1.5. Lanpostuak C mailako ordainsariak izango ditu, Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera (maila horretako eginkizunak dituelako).

1.6 . Lanpostuak euskarazko nahitaezko hizkuntza eskakizun hau du: B2 maila. 

Jarrai irakurzen