Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Obrak Mugiroko tartean

Plazaola Bide Berdea: Obrak Mugiroko tartean

Plazaola bide berdeko tarte berria Mugiron ia ia bukatuta dago. Pasa den urteko obraren ondoren, orain gutxi, Larraungo udalak, tarte berriko malkarrak garbitu eta egokitu ditu, ubideak jarri ditu eta hainbat tokitan bide-zorua konpondu egin du. Horrela, Mugiro herrian sartzen den ibilbidearekin batera, beste bide bat sortu da, kasu honetan irisgarriagoa eta suabeagoa izango dena, trazadura bera ia ia laua delarik.

Larraungo udalak bultzatu du obra hau eta, neurri batean, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Sailaren diru laguntza jaso du (www.turismonavarra.es), 2019an baliabide turistikoak egokitzeko toki entitateendako diru-laguntza deialdiaren barne.

Bestalde, tarte honetan ere, beste obra garrantzitsu bat ari da bultzatzen udala bera. Alde batetik Larraun ibaia aldean dauden malkar arriskutsuetan, egurrezko hesi batzuk jarri dira jada segurtasuna bermatzeko. Eta beste aldetik, laster panel interpretatibo bat eta norabidezko seinaleak jarriko dira erabiltzaileek Plazolako gune zoragarri honetan behar den moduan disfrutatu dezaten. Oraingoan, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren diru-laguntza jaso dugu, Cederna Garalur-rek gestionatzen dituen Landa Garapenerako Programa-LGP 2014-2020 (FEADER funtsekin finantzatuta) eta Nafarroako Mendialdeko TGPE-Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren barne. Laster proiektu hau ere bukatuko dugu eta tarte berria erabat operatiboa izango da. Jakinaren gainean izango zaituztegu!!