Esta web usa cookies

Larraungo Harana

COVID-19 pertsonen hondakinak

COVID-19: pertsonen hondakinak kudeatzeko jarraibideak

COVID-19an positibo eman dutenen eta berrogeialdian dauden pertsonen hondakinak kudeatzeko
jarraibideak

Trantsizio Ekologikorako Ministeritzak emandako jarraibideak aintzat hartuta, COVID-19aren proban positivo eman duten edota berrogeialdian dauden herritarrek EZ DUTE HONDAKIN BEREIZKETARIK EGINGO eta HONDAKIN GUZTIAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIETARA BOTA BEHARKO DITUZTE ONDO ITXITAKO POLTSETAN.

Jarraibideak

1go urratsa
Gaixo dagoen pertsonak sortutako hondakin guztiak (eskularruak, zapiak eta maskarak barne)
plastikozko poltsa batean sartuko dira, gaixoaren gelan jarritako zakar-ontzi batean.
 

2. urratsa
Poltsa hau behar bezala itxi eta gelako irteeratik gertu egongo den plastikozko bigarren poltsa
batean sartuko da. Bigarren poltsa honetan sartuko dira zaintzaileek edo gainontzeko pertsonek
erabilitako eskularruak eta maskarak ere, eta ondoren ongi itxiko da.
 

3. urratsa
Bigarren poltsa hau gainerako hondakin guztiekin batera plastikozko hirugarren poltsa batean sartu
eta ongi itxiko da. Segidan eskuak ongi garbituko dira ura eta xaboiarekin, minutu batez gutxienez.
 

4. urratsa
Zakar-poltsa errefusarentzako edukiontzian sartuko da. Debekatuta dago gainontzeko
edukiontzietan edo edukiontzien inguruan uztea
.