Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Euskara Zerbitzua

Euskara Zerbitzua

Euskara Kudeatzeko Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea hiru eskualdek osatzen dute: Leitzaldea, Ultzamaldea eta Larraunaldea. Larraunaldeko Euskara Zerbitzuaren lan eremua Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Udalek osatzen dute.  Euskara zerbitzuaren bulegoa Larraungo Udaletxean dago. Asteazkenetan Araitz eta Betelura joaten da teknikaria eta astearte eta ostegunetan Lekunberriko Udalean egoten da .

Euskara Zerbitzua udal zerbitzua da eta haren eginkizun nagusia hau da: euskara normalizatzeko eta indartzeko lana planifikatzea, antolatzea, koordinatzea eta gauzatzea. Lan hori, euskararen munduan lan egiten duten beste talde edo erakunde batzuekin batera egiten du ( euskaltegia, ikastetxeak, euskaltzaleak, kultur taldeak,...).

 Euskara zerbitzuko lana bost ildo orokorretan bildu dugu:

  1. Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko jarduerak:euskara zerbitzuak euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat programa garatzen ditu, udal administrazioari begira zein udalerri osoari begira. Eguneroko bizitzako hainbat espazio edo alorretan euskararen erabilera, ezagutza eta motibazioa indartzeko ekimenak, neurriak, kanpainak, egitasmoak biltzen ditu urtero egiten den planak. programa gehienak Euskara zerbitzuak berak, Nafarroako Udaletako gainerako euskara zerbitzuekin batera ( Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuen sarea,NUETS), sortu, proposatu eta aurrera eramaten  ditu. Honako hauek dira, besteak beste, landutako arloak: aisialdia, administrazioa,euskalkia, kanpaina bereziak, merkataritza, komunikabideak, argiltalpenak,kultura eta abar.
     
  2. Herritarrentzako zerbitzua:
    • Denda, jatetxe, tailer, bulego edo zerbitzu guztiei itzulpen , zuzenketa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie.
    • Talde eta elkarte guztiei itzulpen, zuzenketa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie.
    • Bestelako zerbitzuak: euskararen inguruko informazioa, kontsultak, datuak... Dirulaguntzen kudeaketa: errotuluak euskaraz jartzeagatik, euskarazko komunikabideei. Material horniketa: euskarazko bideoak, hiztegi berezituak. Euskararen inguruko edozein alderditan laguntza.
       
  3. Bestelako talde edo pertsonen dinamikak: lagundu, dinamizatu edo bultzatu. Kultur ekintzak, proiektuak, argitalpena, ikastaroak,...
     
  4. Euskal Herrian egiten diren kanpainak edo ekimenak herrira ekarri, edo bertan laguntza behar dutenenan lagundu: UEMAren eguna, Bai euskarari, korrika, Oinarriak, Berria,...
  5. Euskararen egoeraren jarraipena:

     

    Hona hemen, antolatzen diren jarduera batzuk:

    • Paisaia linguistikoa:erepideko errotuloak, kartelak seinaleak,...
    • Lanpostutarako deialdiak
    • Administrazioaren zerbitzuen jarraipena ( eskariak eta salaketak)
    • Erakunde eta enpresen euskararen erabilera.
    • Aisialdia: haurrentzako jolas tailerrak euskaraz, haurrentzako udalekuak euskaraz,  haurrentzako dantza ikastaroa, gazteentzako ikastaroak: txalaparta, bertso eskola, gazte hizkera,...
       
    • Euskara familian sustatzeko kanpaina: gurasoekin lantzen da, euskararekiko sentsibilizazioa sustatzeko beraien seme-alabendako material ezberdinak bidaltzen zaizkie: aholku batzuk biltzen dituzten gidak, autorako pegatina, lerde zapia, euskal kanten eta jolasen diskoak...
       
    • euskararekiko motibazioa sustatzeko ikastaro laburrak: lagunarteko hizkera, euskal jolasak, Hezkuntza ereduei buruzko hitzaldiak,...
       
    • Merkataritza kanpaina: euskararen erabilera sustatzeko kanpaina: errotuluak euskaraz jartzeagatik dirulaguntza, itzulpen eta zuzenketa zerbitzua, material ezberdinen banaketa,...
       
    • Eskualdeko komunikabideetan euskarari buruzko berriak zabaldu
       
    • Kultur jarduerak antolatu: hitzaldiak, haur eta helduentzako saioak ( pailazoak, antzerkia...), kultur hilabetea, bertso saioak...
       
    • Udaletako eta udal zerbitzu edo erakundeetako agirien itzulpenak eta zuzenketak.

      Aurrekontua:

Helbidea eta ordutegia

Euskara Zerbitzua Larraungo Udaletxean dago

Aralar kalea, 5

31870, Lekunberri

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etatik 14:30etara. Asteazkenetan Araitz-Betelura joaten da teknikaria eta astearte eta ostegunetan Lekunberriko Udaletxera.

Telefono zenbakia: 948 504400

Posta elektronikoa: larbeleareuskaraz@iparmank.eus