Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Albiasu


Albiasu

Lekunberriko bukaeran, Pilarreko Ama Birjina baselizaren ondoan, Lekunberriko industrialdetik pasatzen den eta Albiasun bukatzen den NA-7561 errepidea dago. Albiasuk 28 biztanle baino ez ditu. Eliza arrunta da, Erdi Arokoa, baina XIX. mendearen hasieran berritua. Interesgarriagoa da herriaren hasieran, ezkerraldera, dagoen etxea: handia, bi isuriko teilatuduna, silarrizko aurrealdea, atikoan usategia eta armarri barrokoa duena. XVIII. mendeko landa-arkitekturaren eredu on bat da.

Merezi du Albiasuraino joatea, elizaren atzealdean dagoen pistatik bukaeran dauden belardietaraino aurrera eginez, Araitz, Errazkin eta Malloakeko amilburuaren bistak zoragarriak direlako.

 

Intereseko Lekuak

Albiasuko behatokia

Plazaola Partzuergo Turistikoa-tik lortutako informazio eta argazkiak