Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Alli


Alli

Larraun ibaiaz bestaldean, NA-7500 errepidearen ondoan, mendebaldera duen Iribasen aurrean eta ekialdera duen Mugirotik bereiz, hau ere ibaiaren alde berean, Alli herria dugu. San Joan eta San Pauloren omenezko eliza du herriko etxeak baino zertxobait goraxeago. Erdi Arokoa da, baina XVIII. mendean berritua izan zen.

Herriak 40 biztanle ditu eta maldaxkan dago. Etxeak XVIII. mendekoak dira. Horietatik bat, ordea, Argaina izenekoa, XVI. mendekoa dela erakusten duten hainbat elementu ditu.

Udalbarrutian, hesiz itxitako dolina batean, hurbiletik hurbil eta errepidetik eskuinaldera, Lezeta izeneko dermioan "Lezegalde" edo Alliko leizeluloa dago. Espeleologo asko joaten da Lezegalde ikustera aldez aurretik baimena eskatuta; publikoarentzat, ordea, itxita dago. "Alliko leizezuloak" izeneko beste bi leizezulo daude, baina hauek ere itxitak daude.

 

Enpresak

Etxabarri Zahar Etxea

 

 

Plazaola Partzuergo Turistikoa-tik lortutako informazio eta argazkiak