Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Astitz


Astiz

Madotzera bidean, NA-7500etik, Alli eta Madotzen tartean hedatzen den goi-bailara honetako erdialdean Astitz herria dago. Aurrekoak bezala, hau ere herri txikia da, 38 biztanle baino ez ditu eta. Populazioa oso txikia izanagatik ere, herriak hedadura handia hartzen du, oso sakabanatuta baitago.

Bertako San Pedro eliza, XVII. mendean eta, batez ere, XVIII.ean egin zizkioten berrikuntzen ondorioz, estilo barrokokoa da, nahiz eta bataiarri gotikoa gordetzen duen. Elizaren inguruan dauden etxeak, XVIII eta XIX. mendekoak, handiak dira eta bakarren bat jauretxe itxurakoa, Juangenea kasu; erdialde osoa silarrizkoa da, atetik armarriraino, atikopean eta bao eta leihoen inguruetan.

Udalbarrutiaren mendebaldean, ia Allirekin muga eginez, Mentrokillo izeneko leizezulo handia dago; hain dira ederrak bertako salak eta korridoreak, ezen bisitaldi turistikoak ahalbidetzeko, etorkizunean apaindu eta egokitzeko proiektu bat gauzatu asmo baitago.

.

 

Ostatuak

Astitz-ko aterpea

Intereseko Lekuak

Mendukilo Lezezuloa

 

Plazaola Partzuergo Turistikoa-tik lortutako informazio eta argazkiak