Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Errazkin


Errazkin

42. kilometroa pasa eta berehala, garai bateko errota dagoen horretan, ezkerretara NA-7514 errepidea hasten da. Hortik bi kilometro eta zertxobait gehiagora Errazkin herria dago.

Errazkinek 82 biztanle ditu. Albiasuren behealdean eratzen den sakonune batean dago, Malloak mendietako lekurik ekialdeenean. Etxeak maldan dagoen kale baten alboetara kokatuta daude. Kalearen muturrean San Martin eliza dago, XVIII. mendearen bukaeran berreraikia. Larraungo beste herriengandik nabarmentzen duena bere itxura da, hirigunetik bereiztuak baserri eta borda sakabanatutak daudelako.

Udalbarrutian, herriaren iparrean, Erasoko antzinako jaurerria dago, armategi-kabu jauregia eta hainbat etxe dituena.

 

Enpresak

Avicola Araiz

Información y fotografías obtenidas del Consorcio Turístico Plazaola