Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Etxarri


Etxarri

Aldatzetik zertxobait mendebal aldera eta Lekunberritik ipar-ekialdera Mendigibel mendi-hegalean, Aralar eta Malloak mendien bista ezin hobeak dituela, Etxarri dugu, 80 biztanleko herria. Etxeak maldan daude eta XVIII. mendeko San Migel eliza, berriz, herriaren goialdean. Bertako etxeak, bailarakoen estilo berekoak, handiak dira. Teilatuak, oro har, bi isurikoak dira eta silarriak kantoi, bao eta portadetan ageri dira. XVIII. mendean eraikiak izan ziren. Bada, hala ere, lau isuriko teilatua duen etxe kubikorik ere, XIX. mendekoa. La guztiek dute XVIII. mendeko armarri ederrak.

Herri barrutian, Aldatz eta Arruitzerako errepidearen ondoan eta bi herri hauekiko mugan Santa Kruz baseliza dago.

.

 

Enpresak

Bikain Gaztak

Intereseko Lekua

Probintzietako Errege-Abelbidea

 

Plazaola Partzuergo Turistikoa-tik lortutako informazio eta argazkiak