Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Gorriti


Gorriti

Uitzi herri bukaeratik NA-4011 errepidea irteten da Gorritirantz, hau soroen artean topatuko dugu A-15 autobidearen ondoan, bertatik ere sartzeko aukera izanik. 88 biztanle ditu.

Baserriak San Bartolome elizaren ingurura zabaldu egiten dira, normalean XVIII. mendekoak dira eta bailarako edo berezko armarriez josiak daude. Eliza, XVIII. mende bukaerakoa da, 2 arkuko eliz-atariarekin. Honek aurreko elizaren ataria gordetzen du, XVII. mendekoa.

Autobiako beste aldean, mendi tontor batean eta Arriberekin muga eginez, Santa Barbara baseliza dugu, non autore batzuek Gorritiko gaztelua kokatzen zuten. Honek Nafarroako muga zaintzen zuen. Inguruetan, karlistadetan aterpe gisa erabili zen koba bat dago.

GoldaƱako parajean, herriko hego-ekialdean, Goldaburu trikuharria dago. 1927.urtean J.M.Barandianek aurkitu zuen eta Gorriti-Uitzi trikuharri-eremuaren zati da.

 

Ostatuak

Pagozelai Benta

Gastronomia

Berekoetxea Jatetxea

Enpresak

Pagozelai Zerbitu Gunea

Huviar S.L.

Plazaola Partzuergo Turistikoa-tik lortutako informazio eta argazkiak