Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Mugiro


Mugiro

A-15 autobidetik abiatuta eta Mugiroko Bentan dagoen 123 irteeratik hartuta bisitatzen den lehenengo herria da. Haritz amerikarreko eta bertako haritzeko hariztia zeharkatuta, kilometro eskasa eginda herrira, txikia bera, 67 biztanle baino ez ditu, iritsiko gara; Aralar bistan duela, luzera antolatuta dago, eta maldaxkan.

Herriaren ekialdean San Pedro eliza dago, XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.aren hasieran berreraikia, Konbentzioaren gerran erabat suntsitu baitzen. Etxeak, ondo zainduak, zonaldekoen estilokoak dira eta XVII, XVIII eta XIX. mendeko etxe eder askoak topatuko ditugu aurrealdean armarri barrokoak dituztela.

Mugirotik ia Latasaraino, Lekunberri zeharkatzen duen errepidetik joanda, Plazaolako Bide Berde egokituaren zati bat ibil daiteke, Larraun ibaia lagun dugula.

 

Enpresak

Shell Zerbitzu Gunea

La Muguiroarra S.L.

Mekazari S.L.

Gastronomia

Petrinea Jatetxea

Mugiro-ko Benta

 

Plazaola Partzuergo Turistikoa-tik lortutako informazio eta argazkia