Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Uitzi


Uitzi

Lekunberriren irteeran dagoen N-170 errepidea hartuta, mendate txiki bat igoko dugu, eskuinaldera Plazaolaren ibilbidea dugula. Antzinako geltokia atzean utzita, sakonune batean Utzi herria dugu. !50 biztanle ditu eta oso sakabanatuta dago.

Etxeak bi gunetan banatuta daude: batean, elizaren inguruan, berau gailentzen delarik, kokatuta daudenak, eta beste gunea, berriz, herriaren behealdean eta errepideaz bestaldera. Etxe handiak dira, bananduak. Tipologiaz ohikoenak XVIII. mendekoak dira eta batzuek armarri barrokoak dituzte. Besteak XIX. mendekoak dira, kubikoak, lau isurikoak eta jauretxe itxurakoak inondik ere. Azken hauetatik Juanenea, Osanbelena, Martiperena eta Orixenea, Eskolak izenarekin ere ezaguna eta aterpetxe eta barnetegi gisa erabilia, nabarmentzen dira.

Eliza XVIII. mendekoa da eta oso multzo bitxia osatzen du, honekin batera parrokia-etxea eta arku hirukoitzeko beste eraikin bat baitaude.

Udalbarrutian, 3 bat kilometrotara, Beruetera bidean, geltokiaren eta Uitziko tunelaren artean hartzen den pistan barna, Santa Engrazia baseliza dago, izaera herrikoiko eraikin zabala.

Era berean, Mugarriberri, Gorriti bidean ezkerretara, eta Sokillete inguruetan, azken hau herriaren mendebaldean eta aurrekoa baino hurbilago, bi trikuharri eder daude, 1927an J.M. Barandiaranek aurkituak.

 

Ostatuak

Mainea Ostatua

Gastronomia

Uitziko Gazta

Plazaola Partzuergo Turistikoa-tik lortutako informazio eta argazkiak