Esta web usa cookies

Larraungo Harana

Oderitz


Oderitz

Hegoalderago Oderitz dago, maldaxka txiki batean, Iruiondi (1.063) mendiaren behealdean eta Irumugaren (1.118) aurrez aurre. Herriak 46 biztanle ditu. Etxeen artean zonaldeko herri-arkitekturaren eredu ederrak aurki daitezke: Goikoetxea, Etxatoa eta Juangonea esate baterako, guztiak ere armarridunak.

Guztiz interesgarria da, halaber, Erdi Aroko San Lorenzo eliza, 1200. urtekoa, gutxi gorabehera, non erromanikotik gotikorako trantsizio unea hauteman baitaiteke.

Plazaola Partzuergo Turistikoa-tik lortutako informazio eta argazkiak